XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.23. irudiko kurba jarraiak, motore asinkrono baten abiadura emandako momentu mekanikoren funtziopean adierazten digu.

Kurba etenak, aldiz, haizagailu batek abiadura desberdinerako behar duen momentua ematen digu.

Bi makina hauek elkarrekin uztartzen ditugunean, funtzionamendu-puntua bi kurba horien gurutzaketa-puntua izango da; bertan haizagailuak eskatzen duen momentua eta motoreak eman dezakeena berdinak dira eta.

Motoreek eman behar dituzten potentziak edo momentuak, beraiei atoitzen zaizkien ekipoek markatuko dituzte.

Kasu batzutan, nahiz eta karga oso aldakorra izan, abiadurak ia konstantea izan behar du: ohizko ponpa hidrauliko baten kasuan adibidez.

Bestetan, abiadurak guztiz konstantea izan behar du: diskogailu baten platera biratzen duen motorea esate baterako.

Zenbait kasutan, motore baten abiadurak beste batenarekin zeharo erlazionatuta egon behar du: zubi altxakor baten bi parteak jasotzeko, alegia.

Beste zenbaitetan, jasogailuetan eta atoi-ekipoetan, bereziki, hasieran momentu handiak eta abiadura txikiak behar dira eta abiatu ondoren, abiadura handiak eta momentu ez hain handiak.

Azkenik esan dezagun, ekipo askotan abiadura automatikoki edo eskuz aldatu behar izaten dela.

Hemen ere, sorgailuekiko antzerako oharrak egin ditzakegu.

Sorgailu batean bere buruen arteko tentsioa eta potentzi irteera sorgailuaren eta kargaren karakteristiken bidez baldintzatuta dago, adibidez: sorgailua / tentsioa / karga / potentzia 6.24. irudia.

6.24. irudian, kurba jarraiak korronte zuzeneko paralelo-motako sorgailu baten buruen arteko tentsioa, irteerako potentzia elektrikoaren funtziopean adierazten digu.

Kurba etenak, karga batek eskatzen duen potentzia tentsioaren arabera emango digu.

Biak elkarrekin konektatzen direnean, lehen bezala, funtzionamendu-puntua bi kurben gurutzaketa-puntua da: bertan, sorgailuak eman dezakeena eta kargak behar duena berdinak dira.

Praktikan gehienetan dagoen baldintza zera da: nahiz karga aldakorra izan, buruen arteko tentsioak ia konstante irauten du.

Baina zenbait kasutan, tentsioa bera ere aldakorra izatea komeni da (kontrolerako erabiltzen diren sorgailuetan, adibidez).